Udarako oporrak amaituta, heldu da, azkenean, eskolara bueltatzeko ordua. Agurrak, muxuak eta besarkadak izan dira protagonistak Urumea bailarako zentroetako sarreran. Atzo hasi zuten ikasturtea ikasleek, irakasleek zein eskoletako langileek, eta prest daude martxa hartzeko.