Erraustegiaren kontrako giza katea, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 9a, 00:00

Hitzordua jarri du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, igandean Donostian: giza katea egingo dute errausketaren kontra, «hondakinei irtenbide jasangarriagoa ematea» eskatzeko. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Alderdi Ederretik, giza katea osatzeko Kontxako hondartzan eta pasealekuan zehar. Mobilizazioarekin bat egiteko deia luzatu die Hernanin Zero Zabor taldeak, Urumea bailarako herritarrei.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!