Xabier Mikel Azparrenek 18garren amaitu du azken erlojupekoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 7a, 00:00
Xabier Mikel Azparren, Espainiako Vueltan.

Espainiako Vuelta amaitu du bere lehenengo partaidetzan maila altua erakutsita.

Espainiako Vuelta igandean amaitu zen  eta Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) astigartarrak bikain eman zion amaiera Santiago de Compostelako erlojupekoan. 18garren postuan amaitu zuen 33,8 kilometroko ibilbidean, Primoz Roglic eslobeniarrarengandik bi munutu eta 54 segundura. 46:56ko denboran osatu zuen ibilbidea.

21 egunetan zehar Azparrenek Espainiako errepideak zeharkatu ditu eta amaieran, sailkapen nagusia, 111garren amaitu du. Bere helburua zen: lehenago Vuelta amaitzea eta ahal bazen ihesaldietan sartzea zuen, eta bete egin ditu biak.

Etapa bat irabaztea zen helburu nagusia Euskaltelen zortzikoan, eta hori lortzeko lan egiten zuen Azparrenenek: «garaipen horren parte izan nahi zuen, baina taldea garaipenik lortu gabe geratu da. Hala ere, garesti egon dira etapa garaipenak. Aurtengo hiru itzuli haundietan Estatuko txirrindulariek ez dute garaipenik lortu eta hori gertatzen den lehenengo aldia da. Azparrenek bazekien helburuen zailtasuna eta horretarako, bere kirol ibilbideko sasoi punturik onenean ibili da Vueltan.

Ihesaldietan, Azparren
Horren erakusle zen behin baino gehiagotan protagonista izan zela eta ihesladietan sartzea lortu zuela. Gainera, erlojupekoan oso ongi moldatzen dela erakutsi zuen. Lasterketaren lehen aukera pasatzen ez zuen utzi eta lehenengo etapan harrapatu zuen irteerako banderatxoaren ondoren lehenengo ihesaldia. Egun gehiagotan ere saiatu zen etapa irabazten eta sartu zen ihesaldietan, nahiz eta helburu nagusia ez bete.
Dudarik gabe esperientzi ona izan da txirrindulari astigartarrarentzat eta etorkizunean asko balioko dio bertan ikasitakoak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!