Ikasturte berrirako pilak kargatuta, Urumea bailara

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 4a, 00:00

Milaka material daude eskuragai ikasturte berrirako, Hernani eta Astigarragako hainbat dendetan.

Oraindik udazkenean sartu ez bagara ere, ate joka dugu ikasturte berria eta  material guztia prest edukitzeko aukera ederra dago Urumea bailaran. Ikasturte berriarekin batera, material berria beharrezkoa izan ohi da eta non hobeto Urbieta Kopiak, Oria informatika, Mon eta Garbiñe dendetan baino.

Makina bat material eskaintzen dituzte, hala nola, boligrafoak, koadernoak, karpetak, mota askotako motxilak, estutxeak, joko kooperatiboak...

Aurten klaseak modu presentzialean hasiko dira, eta urduritasuna nabarmena da, bailarako txikietan batik bat. Hori kontutan izanik, prest egon beharko dute berriro lagunekin bildu eta klaseetan adi-adi hainbat gai berri ikasteko. Hau kontutan izanik, Urbieta Kopiak, Oria informatika, Mon eta Garbiñe dendak prest daude berehala hasiko den kurtso berrirako, eta milaka aukera jarri dituzte eskuragai Urumea bailarako ikasleentzat, ikasturtea indarberrituta hasteko.

Euskerazko aniladun karpetak, Urbieta kopiaken

HERNANI  URBIETA KOPIAK

Ikasturte berrira itzultzeko agendak, koadernoak, eta mota guztietako materialak aurkitu daitezke Urbieta Kopiak dendan. Aurtengoan gainera berrikuntza batekin datoz: Euskerazko aniladun karpetak eskaintzen dituzte, Karpebook izenekoak: «Euskal Herrian diseinatutako karpetak dira eta euskerazkoak». Urtero moduan fotokopiak eta dokumentuak eskaneatzeko zerbitzua ere eskaintzen du Urbieta Kopiak dendak.

 

Ingurumena errespetatuz, eskolarako material ugari

ASTIGARRAGA MON DENDA

Astigarragan ireki berri da Mon denda, eta eskolako materiala aurkitu daiteke bertan. Gainera, Mon dendak, ingurumenaren alde egin du apustu, izan ere, ingurumena kutsatzen ez duten motxilak eta botilak saltzen ditu; «saltzen ditudan produktu batzuk tritanarekin eginak dira, eta ez dira toxikoak».

Kolore, tamaina eta mota guztietako materialak aurkitu daitezke Mon dendan, txikienetik hasita, heldura arte, hain justu.

 

Mota guztietako motxilak eskuragai, Monen

 

Motorrak berotuta hasiko du Garbiñek ikasturte berria

ASTIGARRAGA  GARBIÑE DENDA

Kurtso berrirako prest dago Astigarragan kokatzen den Garbiñe denda. Maila bakoitzeko testu liburuak saltzen dira bertan. Horrez gain, ikastolarako beharrezko material ugari jartzen dute ikasleen eskuetara, hala nola, koadernoak, estutxeak, boligrafoak eta karpetak besteak beste. Ikasteaz gain, ondo pasatzeko tartea ere izan behar dute txikiek, eta Garbiñe dendak jostailu didaktikoak eta eskulanak eskaintzen ditu.

 

Ikastolarako behar den materiala, Garbiñen.

 

Gailu informatikoak eta gehiago, Oria dendan

HERNANI ORIA INFORMATIKA DENDA

Gaur egun, hezkuntzan, ordenagailuen erabilpena beharrezkoa da. Hori horrela,  Oria informatika dendan etxeko ordenagailuak garbitu eta formateatzen dituzte, datorren ikasturte honetako ikasgaietan arazorik ez izateko.

Horrez gain, hainbat produktu dituzte saltzeko, hala nola, webkama duten ordenagailuak, portatilak...

Salmentez gain, ordenagailuak alokatu daitezke eta azaldu dute, Oria dendan gailuetan «sinpleak zein konplexuak» diren programak eta beharrezko edozein euskarri informatiko instalatzen dituztela.

Ordenagailuak alokatzeko aukera ere ematen du Oria dendak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!