Bilintx bertsolariari, Donostiako Antzoki Zaharrean uztailan, egin zioten omenaldia eskainiko da gaur 22:15etan, ETB1en. Bertan izan ziren hiru hernaniar eta ereñotzuar bat; Eñaut Agirre, Unai Agirre Joxan Goikoetxea eta Imanol Kamio, Amets eta Maddalen Arzallusekin batera. Bertsolari historikoaren bizitza eta pentsamenduari eman zioten errepasoa gaur ikusiko da telebistan.