AEKn ikastaroak, azterketak prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 1a, 00:00

Hernanialdeko AEK-k B2 eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu irailean eta oraindik badago lekua izena emateko. Hauek dira taldeak eta ordutegiak: B2 azterketa, irailaren 1etik 23ra (astelehen, astearte eta asteazken 09:30-11:30 + 30 minutuko tutoretza astero); C1 azterketa Astigarragan irailaren 1etik 23ra (astelehen, astearte eta asteazken 09:30-11:30 + 30 minutuko tutoretza astero); C1 azterketa Hernanin, irailaren 1etik 23ra (astelehen, astearte eta asteazken 17:30-19:30 + 30 minutuko tutoretza astero).Klase guztien prezioa 52 euro da, baina izena emateko baldintza da 2020-2021 ikasturtean edozein euskaltegitan ikasle aritu direnek soilik eman dezakete izena. Apuntatzeko azken eguna gaur izango da. Izena emateko hernani@aek.eus helbidera idatzi behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!