Udazkena ate joka dugu dagoeneko, eta, horrekin batera, sagardo sektoreak urte sasoi honetan dituen ekintzak ere azaltzeko prest ditu. Horretarako, irailaren 7an, Donostiako Trinitate plazan aurkezpen ekitaldia antolatu dute, goizeko 11:00etan hasita.
Ekitaldi horretan, 2021eko sagar uzta berria aurkezteaz gain, sagarra dastatu eta lehen muztioa egin eta dastatzera emango dute; eta, hori ez ezik, udazkenean sagardo munduak dituen aukera eta eskaintzaren berri ere emango dute.
Kronikak horren guztiaren berri emango du, xehetasun gehiagorekin, irailaren 7ko aurkezpenaren ostean.