Herenegun, esnetako baserritarrek mobilizazioak egin zituzten esnearen sektorearen eta esnearen duintasunaren alde. Egun bizi duten egoera «larria» dela salatu eta «itota» daudela adierazi zuten. Gutxienez, 0,70 xentimotara igotzea nahi dute, hori baita ministerioak zehaztutako prezioa. Mercadonak, ordea, 3 xentimoko igoera agindu du. Horrenbestez, aurrerantzean, esne kaxa bakoitza ez da 0,60 xentimo azpitik salduko denda horretan.
Espainiako hainbat herritan ez ezik, Urumea bailaran ere izan ziren aldarrikapenak; hain justu, Urbiletik abiatu eta Hernaniraino egin zuten ibilbidea. Herrian, Mercadona, Lidl edota Todo Todo supermerkatuen aurrean bozina jo zuten karabanan parte hartu zuten traktoreek eta kotxeek. Gero, Galarretan amaitu zuten manifestazioa, eta EHNEko eta ENBAko lehendakarien hartu zuten hitza, azken egunetan izandako aurrerapenak zeintzuk izan diren baserritarrek jakinarazteko. Argi utzi zuten distribuzioak, hau da, supermerkatuak, «mugitzen» ari direla. Baina, bidea luzea dela argitu zuten, igoera hori ez baita nahikoa. Horretako, baserritar guztiek «elkarrekin» egoteko deia luzatu zuten.