Txertoa hitzordurik gabe, Nafarroan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 26a, 00:00

Foremen egoitzan, Mutiloan, txertatu ahal izanen da aldez aurretik zitarik hartu gabe, asteko egun guztietan. 

Atzoz geroztik, aldez aurretik hitzordua hartu gabe txertatu ahal izanen da Nafarroan. Koronabirusaren aurkako txertatu nahi dutenek, nortasun agiria edo osasun txartela erakutsi beharko dute, eta zuzenean emanen diete bigarren dosirako ordua. F  oremen egoitzan izango da horretarako aukera, Mutiloan, asteko egun guztietan. Txertaketa gunea goizeko 08:30etatik 19:00etara egongo da irekita.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren erabakia izan da, Covid-19aren kontrako txertaketa kanpainaren abiada biziarazteko helburuz. Nafarra izan edo herrialdean bizi den 12 urteko herritar orok aukera izanen du emateko urratsa, astelehenetik igandera bitartean.

Horrekin batera, osasun agintariek argitu dute orain arteko bideak, hau da, zita eskatu eta emandako dataren arabera txertaketa gunera bertaratzeak, bere hartan segituko duela oraindik ere. Modu horretan, hitzordua hartu edo ez hartu, txertoa hartzeko aukera ziurtatuta izanen da Nafarroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!