Maialen Lujanbioren bertso doinuek eta AMAK taldearen kontzertuak dantzan jarriko dute gaur, Donostia

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 20a, 00:00

AMAK taldea izango da gaur Kursaaleko terraza girotzen. Argazkia: AMAK taldea.

Goizean hasiko dira gaurko ekintzak: saskibaloi jokuak. Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera eta 13:30etara arte iraungo du.  Eta ez da sarrerarik behar ekitaldietarako. 

Donostiako Aste Nagusiko festak direla eta, hainbat kultur ekintza antolatu dira aste osorako, eta horien artean daude Urumea bailarako bertsolaria den Maialen Lujanbio hernaniarra eta AMAK taldeko kide den Kris Solano ereñotzuarra.

Goizean hasiko dira gaurko ekintzak: saskibaloi jokuak. Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera eta 13:30etara arte iraungo du. Aita Claret plazan (Sagueseko kaiola) izango da;  eta bertan,  tiroak eta  hirukoak praktikatuko dira.

Jarraian, eguerdiko 12:00ak aldera, Aquariumeko zinema zikloa antolatu da; «gure lehiaketaren azken edizioan aurkeztutako 12 film laburrik onenak» azalduko direla aipatu dute antolatzaileek.

12:30etan, bertsolariei pasako zaie lekukoa. Bertan izango dira Maialen Lujanbio hernaniarra, Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Saroi Jauregi. Kursaaleko Zurriola terrazan egingo da eta edukiera mugatua izango du.

Arratsaldean, Petitxou ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute txikienek. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera, Kursaaleko terrazan.

Gaualdera, berriz, AMAK taldea izango da oholtza gainean. 20:30etan emango zaio hasiera kontzertuari, Kursaaleko terrazan. Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo. Kantu propioak, datozen jatorrizko taldeen kantuen bertsioak, pot-pourriak eta abesti klasiko batzuen moldaketak osatuko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!