Nagore Legarreta argazkilariak hainbat ekintza antolatu ditu hilabete hauetarako. Datorren saioa Ordiziako Oianguko baserrian izango da, eta zabalik dago izena emateko epea. Asteburu honetan ordea ontziekin egindako argazki kamerekin argazkiak atera eta tailerrean bertan errebelatuko dituzte. Ekintza goizeko 10:30etan hasiko da eta eguerdiko 13:00ak arte luzatuko da. Izena eman daiteke 665 728 061 telefono zenbakira mezua bidalita. Irailean berriz, Basoan lantegia antolatu da, eta datorren hilabetean irekiko da izenematea.