Barrenetxeak Juanenea garaitu zuen larunbatean, Buruz Burukoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 16a, 00:00

Debuta izan zuen, Buruz Buruzko txapelketako finalerdietako ligaxkan. Pelotari hernaniarrak 12-30 irabazi zuen Juanenearen kontra.

Joan den astean hasi zen Galarretan, Buruz Buruko txapelketako finalerdietako ligaxka.  Javier Urriza, Aritz Juanenea, Imanol Ansa eta Endika Barrenetxea dira azken fase honetako pelotari protagonistak, eta ezin hobe ekin diote semifinaletako ligaxkari.

Larunbatean, Barrenetxea hernaniarrak debuta izan zuen Galarretan, eta partidu borobila egin zuen. Erakustaldi bikaina eman zuen, eta Juanenea baino maila hobea erakutsi zuen frontoian. Indartsu aritu zen jokoan eta tantoak segurtasunez egin zituen. Hori horrela, partidua 12-30 amaitu zen, Hernanikoaren alde.

Barrenetxeak hasiera-hasieratik aprobetxatu zituen aukera guztiak, eta markagailuan aurreratu zen: 1-5, 2-12, 3-15, 4-23 eta 6-27. Partiduko azken minutuetan, Juaneneak zertxobait gerturatzea lortu zuen, baina 38garren minutuan heldu zen 12-30ekoa. Guztira, Barrenetxeak 18 tanto egin zituen peloteoan, 10 sakean, eta akatsik gabe amaitu zuen norgehiagoka. Juananeak, aldiz, peloteoan 9 tanto egin zituen eta sakean hiru.

Larunbateko emaitza horrekin, hernaniarrak 4 puntu batu ditu ligaxkan. Juanenea, berriz, minus bat punturekin gelditu da. Horregatik, txapelketaren noranzkoa okertu zaiola esan daiteke; eta beraz, zaila edo ia ezinezkoa izango duela finalera zuzenean sailkatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!