Azoka Ibiltaria etzi, Areson

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 13a, 00:00

Mendialdeko Azoka Ibiltaria izanen da etzi, Areson. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00etara bitartean, 25 postu izanen dira herrian barrena. Horietako bat Goizuetako Domiña baserrikoa izanen da, betizu haragiarekin eta txorizo ekologikoarekin. Denetarik topatuko dute bisitariek azokan, elikagaiak zein artisautza produktuak izanen baitira eskuragai: eskulanak, zapatak, kosmetika naturala, taloak, ardi gazta, edota garaiko frutak zein barazkiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!