Pertseidak ikusteko aukera, gaur gauean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 12a, 00:00

Puntu gorena gaurko gauean izatea espero da, 21:00etatik 00:00etara bitartean.

Done Laurendiren malkoak izenez ere ezagunak dira pertseidak, eta gaurkoa izango da horiek ikusteko urteko egunik hoberena. Izan ere, ilberria (abuztuak 8) baino egun batzuk geroago gertatuko dira izar-ihes­korren zaparradak, eta ezin hobeto ikusiko dira zeruan.

Aukera aprobetxatuz, Aranzadi Zientzia Elkarteak Chillida Lekun jarri du hitzordua, pertseidak ikusteko. Laser erakusle bat eta ikusteko pantaila duen teleskopio bat erabiliko dute, konstelazioak behatzeko. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, eta Biterin dago sagai, 10 euroan.

Pertseidak ikusteko, gomendatzen da zeru iluna duen leku aproposa topatzea. Alegia, argi-ku­tsadura gutxi dagoen leku bat. Bailaran, esaterako, egokiak izan daitezke Santa Barbarako eta Santiomendiko ermitak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!