Andoaindik Hernanira etortzeko, A-15 errepiderako sarbide itxita asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 7a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, asteburuan itxita egongo da A-15 errepiderako sarbidea, Andoainen, bertatik Hernani aldera etortzeko. Izan ere, N-1 errepideko lurra konpontzeko zenbait lan egingo dituzte Andoain inguruan, eta horren eraginez, gaur gaueko 21:00etatik biharko 22:00etara, itxita egongo da N-1 eta A-15 errepideen arteko lotura hori. Hortaz, Andoaindik Hernani aldera etortzeko, herriaren barruko aldetik sartu eta Urnietara doan errepidea hartu. Bestela, N-1 errepidetik jarraitu dezakete Lasarte-Oriara, eta bertatik Hernanirako bidea hartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!