Ostegunean jasoko dute txertoa, 12-16 urteko aranoar eta goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 7a, 00:00

Irurtzunen izanen dute txertaketa, abuztuaren 12an; eta dagoeneko eskatu dezakete hitzordua, internet bidez, emailez zein telefonoz.

Datorren astean jasoko dute Covid-19aren aurkako txertoaren aurreneko dosia, 12 eta 16 urte bitarteko gazte aranoar eta goizuetarrek. Ostegunean izanen da hori, abuztuaren 12an, Irurtzunen; eta dagoeneko eskatu dezakete hitzordua.

Horretarako, lau modu dauzkate aukeran: interneten egin dezakete, Osasun Karpeta Pertsonalean sartuta; posta elektronikoz, citas.covid@navarra.es helbidera idatzita; 948 37 01 30 telefonora deituta; edota Nafarroako Osasun Sailaren SMSa jasotzean, bertan erantsiko dieten loturan sartuta.

Aranoko eta Goizuetako gazteek, Aresokoekin eta Leitzakoekin batera, Irurtzunen jasoko du­­­te txertoa: datorren ostegunean aurreneko dosia, eta irailaren 2an bigarrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!