Zubirik galdu, partidu ona egin arren

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 2a, 00:00

Ansa II.ak 30-26 gainditu zuen atzelari goizuetarra Buruz Burukoaren aurreneko partiduan. 

Ansa II.ak Zubiri hartu zuen mendean, 30-26, Kutxabank Sari Nagusiko Buruz Buruko Txapelketaren aurreko ligaxkako lehenengo partiduan. Urnietakoak lau puntu lortu zituen, eta Goizuetako atzelariak bat.


Zubirik gehiago merezi izan zuen, partidu bikaina jokatu baitzuen eta peloteoan Ansa II.a menderatu zuen. Lehia ederra izan zen eta bi pelotariek hasiera ona eman zioten banakako txapelketari. Zubiri peloteoan hobeto aritu arren, sakeak kalte egin zion. Ansa II.ak hobeto atera zuen eta zazpi tanto egin zituen, Zubirik ordea bakarra. Gainera, sake faltetan, Urnietako aurrelariak hiru egin zituen goizuetarrak berriz lau

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!