Gurasoak nerabeen errealitatera hurbildu eta hausnartzeko, bideoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 2a, 00:00
'Eta zuk... Karibera bidaia irabazi al zenuke' ikusentzunezkoa.

Leitzaldeko Prebentzio Programak 'Eta zuk... Karibera bidaia irabaziko al zenuke?' ikusentzunezkoaren bitartez iritsi nahi du gurasoengana.

Leitzaldeko Prebentzio Programak, Altsasu, Etxarri eta Irurtzungo eskualdetako Gizarte Zerbitzuen Prebentzio Programakin batera egin duten kanpainan ikusentzunezko bat sortu dute eta nerabeen familietara zabaltzen hasi dira. Lan horrekin gurasoak euren seme-alaben errealitatea ezagutzeko balio du eta konfidantza sortzeko landu da.

Eta zuk... Karibera bidaia irabaziko al zenuke? galdetzen diete gurasoei YouTuben jarri duten ikusentzunezko baten bidez. Hemen ikusi daiteke ia bost minutu irauten duen bideoa:

Gizarte Zerbitzuen Prebentzio Programako kideen esanetan, «lau dira ikusentzunezko dibertigarri honen helburu nagusiak: guraso moduan nerabeekiko duten arduraz kontziente izatea. Nerabe bezela gertatzen zaizkien egoera edo kezka ezberdinen aurrean konfiantza izatea eta laguntza eskatzeko gaitasuna izatea». 

Helburu hauek balio dute nerabezaroan seme-alabek jasan ditzaketen errealitatea ezberdinak egon daitezkeela hausnartzeko. «Ulertu behar dugu nerabezaroa oso garai konplexua bezain interesgarria dela. Gorabeherez, emozio anitzez, hormonen dantzaz, aldaketa fisiko nahiz emozionalez, autoezagutzaz eta esplorazioz betetako uneez osatutako tenorea da. Nahasketa hori guztia kudeatzea ez da lan erraza izaten nerabeentzat eta noraezean sentitzen dira maiz, ez direlako guztiz haurrak eta ez direlako guztiz helduak. Inork ulertzen ez dietela sentitzen dute eta hori dela eta, lagun taldeak garrantzi berezia hartzen duela esan genezake».  

Gurasoak joka dezaketen papera hausnartzeko balio du bideoak

Kanpaina honekin, «guraso bezela joka dezaketen paperaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditugu familiak. Izan ere, jakitun gara nerabezaroan egoera berri ugari aurkezten zaizkiela nerabeei: mundu birtuala, gaua, sexua, kontsumoa, jazarpena, ordutegiak, lagun arteko liskarrak, elikadurarekin lotutakoak, identitatearekin lotutakoak... Egoera horien atzean autoestimua, taldea presioa, hausnarketa, komunikazioa eta konfiantza bezalako hitzak aurkitzen dira»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!