Odola emateko zita Hernani eta Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 1a, 00:00

Bihar, Hernanin eta etzi asteartean, Goizuetan odol emateak izango dira. Hernanin Iturolan egingo dituzte (Gabriel Zelaiaren atzean), 16:30etatik 20:10etara; eta hitzordua goizean hartu behar da, 943 00 78 84 telefonora deituta. Etzi autohemotekarekin iritsiko dira Goizuetara, 17:30etatik 20:30etara. Harrera mediku kontsultan eta plazan eginen da odol ematea eta hitzordua eskatu behar da 848 42 05 73 telefonoan edo www.adona.es web orrian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!