Aritz Zubiri ere, Buruz Burukoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 00:00

Buruz Buruko erremonte txapelketa aurkeztuko da gaur Galarretan eta bertan hartuko dute parte Hernaniko eta Goizuetako bi erremontistak. Endika Barrenetxea hernaniarra azken ligaxkara sailkatuta dago, eta Aritz Zubiri goizuetarrak asteartean lortu zuen txapelketa nagusira sailkatzea, Zaldua IIren aurka 30-25 irabazi eta gero. Orain Ansa II eta Aizpuru IIIren aurka jokatu behar du lehenengo ligaxkan, eta irabazleak Urriza, Juanenea eta Barrenetxea izango ditu zain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!