Enaitz Goñi bigarren Zarauzko itsas zeharkaldian

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 27a, 00:00

Adnan Mustafic, Alex Ojanguren eta Enaitz Goñi Zarautz-Zubiri-Zarautz zeharkaldian.

Enaitz Goñi, Astigarragan bizi den hernaniarrak, bigarren amaitu zuen Zarautz Zubiri Zarautz zeharkaldian. Garaipenetik oso gertu geratu zen ia proba guztian aurreneko postuan joan eta gero. Akats taktiko baten ondorioz azken buian Alex Ojangurenek bere esperientzia baliatu zuen eta bederatzi segunduko aldearekin aurrea hartu zuen helmugan. Adnan Mustaficekin batera iritsi ziren lehendabiziko biak. Ondoren, Peru Alfaro hernaniarrak laugarren amaitu zuen, zeharkaldi bikaina osatuz. Guztira 21 hernaniarrek amaitu zuten proba eta beste bi astigartarrek ere bai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!