Gaur jokatuko da Gipuzkoako igeriketako itsas zeharkaldi ezagunenetako bat: Getariatik Zarautzera egin ohi dutena, baina aurten, osasun egoeragatik, ibilbide ezberdina izango duena. Zehazki, Zarautzetik abiatuko dira, Getariara bidean; baina Ubiri izeneko puntuan emango dute buelta, Zarautzera bueltatu eta 3.000 metroko ibilbidea osatzeko. Goizeko 09:00etan hasiko da proba, eta 1.250 partehartzaile ariko dira; tartean Urumeako bailarako hainbat.