Bizikideak ez diren pertsonen topaketak murriztea gomendatu du, LABIk

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 15a, 12:22

Goizaldean parkeetan, plazetan eta bestelako eremu publikoetan ematen diren jende pilaketak saihestu nahi ditu neurri horren bidez LABI instituzionalak. Murrizketa berria ostiralean sartuko da indarrean.

Bizikideak ez diren pertsonen topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara ekiditea gomendatu du asteazken honetan Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionalak, Euskal Autonomia Erkidegoan kutsatzeen kopurua goraka doala ikusita.

Neurri berria bihar, sartuko da indarrean.

Dekretu berria, Urkulluk 

Lehendakariaren dekretu berriaren arabera, 00:00etatik 06:00etara bizikideak ez diren pertsonak aire libreko eremuetan (parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirol guneetan, patinatze pistetan, portuetan, itsas pasealekuetan…) ez biltzea gomendatzen da.

Hala ere, pertsonen zirkulazioa ez dago debekatuta eta, beraz, posible izango da ordu horietan eremu horietatik igarotzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!