Bihar amaituko da iraileko taldeetan matrikulatzeko epea. Hernanialdeko AEK-k irailerako azterketa prestatzeko hiru talde eskainiko ditu. B2 azterketa prestatzeko taldea: astelehen, astearte eta asteazkenetan, 09:30etatik 11:30etara eta tutoretza astero; C1 azterketa prestatzeko taldeak: Astigarragan, astelehen, astearte eta asteazkenetan 09:30etatik 11:30etara eta tutoretza astero; C1 azterketa prestatzeko taldeak: Hernanin, aldiz, astelehen, astearte eta asteazkenetan 17:30etatik 19:30etara eta tutoretza astero. Prezioa 52 eurokoa da, talde guztietarako. Izena emateko: hernani@aek.eus helbidera idatzi behar da edo 607 59 28 64 telefonora deitu.