Amaitu dira giro ezin hobean Martindegiko ospakizunak

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 13a, 00:00
Julen Alberdi 'Txikia IV'.a eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', aizkora saioan.

Igandean amaitu ziren Martindegiko jaiak kalejira batekin. Egunean zehar haurrentzako Shakti Olaizolaren Baldin Bada kale ikuskizuna eskaini zen eta arratsaldean herri kirol saioa egon zen. Harrijasotzen Aimar Galarraga eta aizkoran Julen Alberdi Txikia IV, Basozabal eta Axel Larrañaga ibili ziren. Ondoren Amets Arzallus, Unai Agirre, Oihana Iguaran eta Alaia Martin bertsolariak jardun ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!