Bertso jaialdiaren ostean, kalejira baten bueltan emango zaie amaiera Martindegiko jaiei

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 11a, 00:00

Gaur amaituko dira Martindegiko festak, kalejira baten bueltan.

Gaur arratsaldeko 18:00etan, herri kirolak egingo dira. Aimar Irigoienek harria jasoko du, eta aizkolarien norgehiagoka ere eskainiko da.

Gaur emango dira amaitutzat Martindegi auzoko jaiak. Hala ere, makina bat ekintza daude prestatuta, azken egunaz gozatzeko. 

Eguerdiko 12:00etan, Shakti Olaizolaren Baldin Bada kale ikuskizuna eskainiko da. Arratsaldean berriz, herri kirolak antolatu dira. Harria jasotzen Aimar Irigoienek jardungo du, eta aizkoran, Julen Alberdi (Txikia), Markel Zapirain eta Axel Larrañagaren aurka ariko da. 

Behin herri kirolak amaituta, Amets Arzallus, Unai Agirre, Oihana Iguaran eta Alaia Martinen bisita izango dute Martindegiko auzotarrek. Bertsolarien doinuekin eta jarraian egingo den kalejirarekin, amaitutzat emango dira Martindegiko jaiak.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!