Hamarratz serigrafia prozesu herrikoia martxan, datorren astetik aurrera Zikuñagan eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 8a, 00:00

Uxue Bereziartua artistak auzokideekin, sorkuntza saioak egingo dituzte eta ilustrazio bat egingo dute kamisetetara eramateko.

2020ko Arte Sorkuntzarako beka Uxue Bereziartua Lonbide artista hernaniarrak jaso zuen, Hamarratz serigrafia proiektu herrikoiarekin. Fase ezberdinetan eramango du aurrera eta lehen fasean, sorkuntza prozesua abiatuko da, auzo bakoitzean deialdi ireki bat eginez. Bertan erabakiko da kamisetaren irudia eta astelehenean hasiko da. Hernaniko sei puntutan egingo dira saioak eta puntu bakoitzean biltzen diren guztien artean ilustrazio bat egingo dute eta hau kamisetetara eraman serigrafia prozesu bidez. Parte hartzen duten guztiek kamiseta emango dute etxera eta beste batzuk auzoan zabalduko dituzte. Hortaz gain, saio bakoitzeko ilustrazio guztiekin kamiseta gehiago egingo direla jakinarazi du Uxue Bereziartua ilustratzaile hernaniarrak; «herrian zoriz banatuko dira», beraz udara honetan zehar herritarrek kamiseta etxera eramateko aukera izango dutela.  Ç

Izena emateko aukera
Zikuñagan hasiko dira saioak, uztailaren 12 eta 15ean, 11:00etatik aurrera, auzo elkarteko lokalean. 6 urtetik gorako partaideak daude gonbidatuak. Izen emateko epea zabalik dago auzo elkarteko eragileekin kontaktuan jarrita edota berexi.art@gmail.com helbidera idatzita.

Ereñotzun uztailaren 14 eta 21ean egingo dira saioak 11:00tatik aurrera, Ludotekan. Hemen ere 6 urtetik gorako partaideak daude gonbidatuak. Izen emateko epea zabalik dago uztailaren 12ra arte eta Olak Auzo Elkartera deituta (688 78 03 56) edo berexi.art@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke izena.

Portu auzoan datozen asteetan egingo dira bi saioak, arratsaldez Portuko lokalean. Oraindik eguna eta orduak zehazteko daude. Dena den, interesa duenak kontaktuan jartzeko aukera du informazio gehiago lortzeko.

Zentroan Biterin egingo dira saioak. Egunak eta orduak zehazteko daude. Beste bi puntu zehaztu gabe daude oraindik. Beraz, auzo elkarteren batek proiektuan parte hartu nahiko balu kontaktuan jartzea besterik ez dauka informazio gehiago eskuratzeko. 

Guztietan parte hartzea doakoa da eta adin guztietako jendeak parte hartu dezake izen ematean adierazten ez bada.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!