Beste 26 positibo Hernanin, azkeneko egunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 6a, 13:01

Bezperan positibo kopuruak behera egin ondoren, berriro egin dute gora Hernanin, Osakidetzak gaur emandakoetan. 1505,66ra igo da intzidentzia-tasa. Astigarragan, berriz, hiru positibo izan dira.

Beherantzako joera hartu zuten kasu positiboek Hernanin, ostiraletik igandera (14 izan ziren igandean); baina berriro egin zuten gora atzo: 26 kasu positibo izan dira azkeneko egunean, Osakidetzak eman berri dituen datuetan. Horrela, 1505,66ra igo da intzidentzia-tasa herrian.

Astigarragan, berriz, hiru kasu positibo izan ziren atzokoan, eta badirudi egonkortu egin direla datuak, ostiraleko 15 positiboen ondoren. Une honetan, 569,37koa da intzidentzia-tasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!