92 positibo Hernanin eta 22 Astigarragan, azkeneko hiru egunetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 5a, 12:35

Azkeneko hiru egunetako emaitzak eman ditu Osakidetzak, eta ostiralean izan zen positibo kopuru haundiena, bailarako herrietan: 52 Hernanin, eta 15 Astigarragan.

Kasu positiboen gorakadak bere isla izan du, asteburuko datuetan ere. Gaur eman ditu Osakidetzak, aurreko hiru egunetako datuak: 92 positibo berri izan dira Hernanin, eta 22 Astigarragan. Bi herrietan, ostiralean izan ziren kasu gehien: 52 Hernanin, eta 15 Astigarragan.

Ordutik, beherako joera hartu dute positiboek Hernanin. Ostiraleko 52 horien ondoren, 26 kasu berri izan ziren larunbatean, eta 14 igandean. Edonola ere, gora egiten jarraitu du intzidentzia-tasak, eta 1381,44koa da une honetan.

Astigarragan ere, beherakada izan da ostiraleko pikoaren ondotik: 2 positibo izan ziren larunbatean, eta 5 igandean. Datu horiekin, eremu gorrian sartu da Astigarraga ere, eta 524,42ko intzidentzia-tasa dauka une honetan.

Goizuetan, berriz, positibo berri bat atzeman zuten atzo, pandemia hasi zenetik 13garrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!