Bitik bi garaipen, etxeko pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 5a, 00:00

Josu Altuna hernaniarra, dejada bat egiten, larunbateko partiduan.

Zikuñaga Papelera txapelketan, bitik bi garaipen lortu zituzten bailarako bikoteek, larunbatean. Kadeteetan, Xuban Iturbe hernaniarrak eta Xuban Goñi astigartarrak 18-3 irabazi zuten, Intzako Diaz de Gereñu-Elosegire aurka. Eta nagusietan, Josu Altuna eta Mikel Lasa hernaniarrek emaitza berberarekin garaitu zituzten Alde Zaharrako Gabirondo-Huegun. Gaur laugarren jardunaldia jokatuko da kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Hiru partidu izango dira, eta kadeteetan, Auritz Txintxurreta eta Oier Azpeitia hernaniarren txanda izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!