Benito Ansola sarian parte hartzeko deialdia zabalik, irailaren 19ra arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 5a, 00:00

Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak, irailaren 19ra bitarte ireki dute euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizteko VI. Benito Ansola sarian proiektuak aurkezteko epea. 18 eta 36 urte bitarteko gazteei bideratutakoa da, eta 3.000 euroko saria eskuratzeaz gain, lan irabazlea 2022ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da jendeaurrean. Deialdi honetara, diziplina ezberdinetako ikus-entzunezko lanak (fikzioa, sorkuntza, animazioa nahiz dokumentalak) gauzatzeko proiektuak aurkeztu daitezke, baina originalak izan behar dira. Benito Ansola sariei buruzko informazio guztia, irudienea.topagunea.eus webgunean dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!