Barrenetxea eta Zubiri, finalerdian

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 5a, 00:00
Aritz Zubiri goizuetarra, aurreko partidu batean. Argazkia: Maialen Andres

Juaneneak eta Endika Barrenetxea hernaniarrak 30-22 galdu zuten larunbatean Galarretan, San Fermin Txapelketan, Urriza eta Aizpururen aurka. Emaitza horrekin, garaileak finalera sailkatu dira zuzenean, eta Juaneneak eta Barrenetxeak, Ansa eta Larrañagaren aurka jokatuko dute finalerdia etzi, asteazkenean. Bestetik, Loitegik eta Aritz Zubiri goizuetarrak 27-30 irabazi zuten Urrutia II-Martirenaren aurka, baina ezin izan dute zuzenean sailkatu B Torneoko finalera. Haiek ere finalerdia jokatu beharko dute etzi, Zaldua II eta Labakaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!