Itsas zeharkaldia, Pasaian hasi eta Donostiara arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 4a, 00:00

Balezaleen Itsas Zeharkaldiaren lehenengo edizioa jokatuko da gaur, igeri, Pasai San Pedro eta Donostia artean. Igerilariak goizeko 09:00etan irtengo dira San Pedroko farotik, eta Zurriola hondartzara iritsiko dira, 5.300 metro igeri egin eta gero. Bailarako zenbait igerilarik hartuko dute parte, eta garaipena lortzeko faborito dira Adnan Mustafic bizkaitarra eta Enaitz Goñi hernaniarra. Peru Alfaro herrikidea ere hautagaia da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!