«Diputazioak ez du inolako informaziorik eman autobus zerbitzu berriari buruz»

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 4a, 00:00

Garraio zerbitzu publikoko autobus bat, Hernanin, Atsegindegiko geltokian.

LAB sindikatuak azaleratu nahi izan ditu erabiltzaileen kexak: «ez zekizkiten ordutegi aldaketak, ez eta lineetako aldaketak ere. Honek eragin du jende asko lantokira berandu iristea».

Buruntzaldean, pasa den asteazkenera arte Garayar eta Arei­zaga enpresek eman zuten autobus zerbitzua, orain TBHk kudeatzen du; Transitia eta Alsa enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarte (ABEE) batek hain zuzen. Zerbitzu, ordutegi eta autobus berriak iragarri dira, baina martxan jarri aurretik, eta behin zerbitzua eskaintzen hasi direnean, atzerapenak eta erabiltzaileen eta langileen kexak areagotu egin dira. 


LAB sindikatuak murrizketak egin direla nabarmendu du: «Buruntzaldeko Garraio Publikoko emakida berria martxan da. Emakida honetan, hainbat dira planteatuta dauden murrizketa zein aldaketak. Linea batzuk murriztu egin dira, ordutegiak aldatu dira, eta autobus lineek dituzten izenek ere aldaketak izan dituzte. Adibidez, lehen G1 zenak orain BU11 izena dauka», azaldu du.


Ordutegi eta linea aldaketa hauek, erabiltzaileengan eragin zuzena izan dute, LABek dioenez. «Erabiltzaile askok ez zekiten ordutegi aldaketak zeudenik, ez eta lineetan ere aldaketak zeudenik ere. Honek jende asko lantokira berandu iristea eragin du. Diputazioa da emakida honen arduraduna. Gipuzkoako Foru Aldundia da ordutegi zein lineetan egon diren aldaketak ezarri dituena. Eta diputazioa izanik arduradun nagusia, ez dugu ulertzen nola den posible herritarrak inolako informaziorik gabe iritsi izana uztailera. Ez dira ordutegi berriak banatu, ez da kanpaina komunikatiborik egin, ez dira beharrezko kontrasteak egin, erabiltzaile zein langileekin, ordutegi egokiak ezartzeko».


Lehenenego egunetan gertatu dena, «Diputazioak zerbitzu pubikoei ematen dien garrantzi­aren islada dira», dio sindikatu­ak. «Diputazioarentzat, ga­­­rra­io pu­blikoa negozioa egiteko tresna bat besterik ez da. Horren erakusle garbia da, Buruntzaldeko emakidarekin gertatzen ari dena».
Hori horrela, LAB sindikatutik sa­latu dute, Aldundia garra­io publikoarekin egiten ari dena, eta bereziki Buruntzaldeko emakidarekin gertatzen ari dena: «garraio publiko eta kalitatezkoa nahi dugu, eta horretarako beharrezkoak diren ekintza guztiak implementatatu ditzala eskatzen diogu Diputazioar».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!