Bost partidu gaur, Zikuñaga Papelera torneoaren hirugarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 3a, 00:00
Mattin Arluziaga, atzo jokatutako partiduan, Hernaniko frontoian.

Goizeko jaialdian ariko dira Xuban Iturbe hernaniarra eta Xuban Goñi astigartarra, eta arratsaldekoan Josu Altuna eta Mikel Lasa hernaniarrak.

Ostegunean hasi zen Zikuñaga Papelera txapelketa, eta dagoeneko jo­katu dira sei partidu. Ostegunean, 18-16 irabazi zuen Unax Arabaolaza hernaniarrak, Larraungo Sotilekin, Añorgako Arruti eta Pradaren kontra; eta 18-10 nagusitu ziren Manex Martin eta Oier Alegria, Añorgako Oliden eta Zazpi Iturriko Mujikaren kontra. Atzo, 12-18 galdu zuten Mattin Arluziagak eta Anartz Oiartzabalek, Tolosako Iraeta eta Intxurreko Uzkudunen kontra.

Gaurkoa du hirugarren eguna torneoak, Hernaniko fronto­ian. Bi partidu jokatuko dira goizean (11:00), eta horietako batean, Xuban Iturbe hernaniarra eta Xu­ban Goñi astigartarra ariko dira, Intzako Diaz de Gereñu eta Elosegiren kontra. Arratsaldean (16:30), berriz, hiru partidu izango dira, eta Josu Altuna eta Mikel Lasa hernaniarrek jokatuko dute, Alde Zaharrako Gabi­rondo eta Huegunen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!