Kontzesio berria eta 30 autobus zerbitzu berri, Urumea bailaran ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 1a, 11:29

 18 linea erregular, iraunkor eta erabilera orokorrekoak ditu Buruntzaldeko kontzesio berriak. Hauetatik 14, egunekoak dira eta 4 berriz gauekoak.

Buruntzaldeko kontzesio berria jarri dute martxan: 18 linea erregular, iraunkor eta erabilera orokorrekoak ditu. Hauetatik 14, egunekoak dira eta 4 berriz gauekoak. Gainera, eskualdeko kultura, jai, gizarte eta kirol ekitaldiak babesten dituzten zerbitzu bereziei estaldura emango zaiela azaldu Lurraldebusek, eta honakoa azaldu du; «ematen ari diren zerbitzuak hobetuko dira». Horietako bat izango da, Urumearen ardatzean (Hernani, Astigarraga, Urnieta eta Andoain) gaueko linea berri bat martxan jartzea, 26 zerbitzu berrirekin, eta «N-I errepideko gaueko linea indartuz, 14 zerbitzu berrirekin, baita asteburuetan ere».

Horrez gain, lineen kodeak aldatu egingo dira, Lurraldebus izendapenari egokituz;«Lineak BU kodifikazioarekin identifikatuko dira» hain justu.

Patxi Amantegi zinegotziak azaldu du mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko garraio publikoaren erabilera bultzatzea ezinbestekoa dela, «eta zentzu horretan zerbitzu eta konexioetan hobekuntza txertatzea, beharrezkoa» azpimarratuz.

Halaber, erakundeetatik elektro-mugikortasunaren aldeko apustua egin dutela azaldu dute, «emisioak gutxitu eta garraiobide jasangarriagoak eskaintzeko herritarrei» gaineratu dute.

Hemen ikusgai, linea berri eta ordutegiei buruzko informazio guztia.

https://kronika.tok-md.com/pdfak/BURUNTZALDEA_.pdf

Gaueko zerbitzuak 03:00ak arte eskainiko dira.

https://kronika.tok-md.com/pdfak/Buruntzaldea-.pdf

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!