C1 azterketa prestatzeko taldea osatuko da irailean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 30a, 00:00

Astigarragan C1 mailako azterketa prestatzeko taldea osatuko dute irailaren 1etik 23ra. Astean 3 goizetan izango da, 09:30etatik 11:30etara. Astero tutoretza ere badago eta 52 euro balio du izenemateak. Horretarako astigarraga@aek.eus helbidera idatzi behar da edo 607 610 687 telefonora deitu edota Nabarra Oñatz kalea 1 zenbakira hurbildu. Uztailaren 16ra arte bulego ordutegia honakoa izango da: Hernanin astelehenak eta ostegunak 09:30etatik 13:00etara; arratsaldean telefonoz, astearte eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara. Astigarragan uztailaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez telefonoz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!