Jubenilen Gipuzkoako Itzulia gaur hasiko da Azkoitin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 11:06

Lau etapa izango dira gaur hasi eta astelehenera bitarte: Azkoitin, Eibarren, Andoainen eta Lazkaon. 

Gipuzkoako Itzulia, junior mailan, gaur hasiko da Azkoitin eta astelehenean amaituko da Lazkaon. Tartean beste bi etapa izango dira Eibarren eta Andoainen. 

 

Bailarako txirrindulariak ariko dira lasterketa eta gaurko lehenengo jardunaldian Azkotian 3,8 kilometroko atarikoa izango dute, 17:15etan hasita. 

Hurrengo hiru etapetan erabakiko da lasterketa. Bihar Eibarren 104,5 kilomretroko etapa izango dute eta 10:00etan hasiko da. Azkarate izango da mendate nagusia 15 kilometro faltan. 

Hirugarren egunean Andoainen hasita eta amaituta 84 kilometroko ibilbidea prestatu da, 16:00etan irtengo direlarik. Andazarrate eta 5 kilometroren faltan Xoxoka igiko dituzte. 

Eta itzulia amaitzeko, astelehenean Lazkaon laugarren etapa izango dute. Hau ere 16:00etan haisko da eta 89 kilometroko ibilbidea izango dute aurrean. Besteak beste Lazkaomendi igo beharko dute eta 8 kilometro faltan, Urkillaga. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!