Udaleku feministak, aurtengo udarako

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 00:00

Buruntzaldeko Neska* Gazteak taldeak, uda honetarako udaleku feministak antolatu ditu. Uztailaren 9, 10 eta 11n egingo dira udalekuak, Usurbilen, eta asmoa da, «eskualdeko gazte feministon arteko saretzeko aukera izatea». Horrez gain, aisialdi formakuntza, eta kultur eskaintza egongo da. Izenematea, ekainaren 27ra arte izango da, eta Sare Sozial bidez egin daiteke; Instagram bidez: buruntzaldeakoneskagazteak, eta Twitter bidez: @BuruntzaNeskak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!