Aurrematrikula epea zabalik, AEKn

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 21a, 00:00

Zabalik dago aurrematrikula epea, Astigarragako eta Hernaniko AEK euskaltegietan, ekainaren 25era arte. Orain apuntatzen direnek, izango dute %5eko deskontuaz, lau epetan ordaintzeko aukera, eta taldeak osatzerakoan lehentasuna. Horretarako, astigartarrek izena eman dezakete euskaltegian bertan (egunero 09:00-13:00), astigarraga@aek.eus helbidean, edo 607 610 687 telefonoan. Hernaniarrek, berriz, 607 592 684 telefonoan, hernani@aek.eus helbidean, edo bulegoan egin dezakete, ordutegi honetan: astelehen-asteazken 16:30-18:00, ostegunean 09:00-13:00, eta asteartean goiz eta arratsalde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!