Pala txapelketaren finalak, gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

17:30etan hasiko dira nesken eta mutilen bi finalak paleta goman.

Umore Onak aurten pala txapelketa antolatu du lehendabiziko aldiz eta gaur jokatuko dira bi finalak Goizuetako frontoian. Txapelketa maiatza eta ekainean zehar antolatu da, lau bikote finalistak erabakitzeko. 

Nesken finalean Etxegia eta Zugarramurdik, Sarobe eta Perurenaren kontra jokatuko dute 17:30etatik aurrera. Hiru goizuetar eta Perurena aranoarra. 
Ondoren, mutilen finalaren txanda izango da eta hemen lau finalistak goizuetarrak dira. Umore Onako Huizi eta Zugarramurdi, Apezetxea eta Mirandaren kontra ariko dira. 

Irazustabarrena 30 metroko Espainiako txapelketan

Amaia Irazustabarrena herenegun eta atzo Espainiako F 30 kluben txapelketa hasi zen jokatzen, Getafen, Hernani ordezkatuz. Lehenengo partidua La Villako Velaren aurka 2-1 galdu zuen eta atzo, Nauticoko Hernándezen aurka partidu erabakiorra zuen. Gaur eta bihar jarraituko du txapelketak. Datorren astean Arrietarekin batera Master finalean ariko da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!