Astigarragak Azpeitiaren aurka Herriarteko finalerdietako itzulerako partiduak jokatuko ditu, 10:30etatik aurrera, Txomiñenen. Joanekoan azpeitiarrek 2-1 irabazi zuten eta tanteoa 49-38 izan zen etxekoen alde. Astigarragako kadeteek, Zabala eta Goñik, 22-2 galdu zuten. Eñaut eta Ekain Lizeagak jubeniletan 5-22 irabazi zuten eta nagusietan 22-14 gailendu ziren azpeitiarrak, Harri Loidi eta Jokin Sanchezen aurka. Nagusien partidua irabazi beharra dago derrigorrez eta lortuz gero, aukerak haundiak izan daitezke sailkatzeko.
Astigarragak orain bi urte Herriartekoa irabazi zuen Azpeitiren aurka eta Urola Kostako taldeak errebantxa nahi du astigartarren aurka.
Mundarroko klubak YouTube kanalaren bidez eskainiko ditu zuzenean finalerdietako hiru partiduak. Ondorengo estekan ikusi daitezke partiduak: https://www.youtube.com/channel/UCSfjBLC-1Pfy-N8yHFg7ZEw.
Goizuetako Umore Ona txapelketaren finalerdiak gaur
Goizuetako Umore Onako txapelketaren bi finalerdi jokatuko dira gaur, 10:00etan hasita, Goizuetan. Aurreko astean eta atzo ere jokatu ziren maila ezberdinetan finalerdiak.
Umore Onako pilotariak txapela eta azpitxapeldun Mendialdeko txapelketan
Aurreko astean jokatu ziren Mendialdeko Pilota Txapelketako finalak binaka eta bertan, Umore Onako pelotariek txapela bat eta azpitxapeldun geratu ziren. Kadete 1 mailan Umore Onako Legarretak, Larraungo Goikoetxearekin batera 22-16 irabazi zuten Sagastibeltza (Aurrera) eta Galartzaren (Larraun) kontra.
Kimu 2 mailan, Umore Onako Garmendia eta Salaberriak ezin izan zuten, Goizuetan, txapela lortu eta azpitxapeldun geratu ziren Oreja (Araxes) eta Apalantzaren (Aurrera) aurka. Beste hamar final ere jokatu ziren maila guztietan, atzo azkena, Kimu 1 mailan.
Hernanin ere gaur partiduak jokatuko dira.