Astigarragak Azpeitiaren aurka Herriarteko finalerdietako itzulerako partiduak jokatuko ditu bihar, 10:30etatik aurrera, Txomiñenean. Joanekoan azpeitiarrek 2-1 irabazi zuten eta tanteoa 49-38 izan zen etxekoen alde. Astigarragako kadeteek, Zabala eta Goñik, 22-2 galdu zuten. Eñaut eta Ekain Lizeagak jubeniletan 5-22 irabazi zuten eta nagusietan 22-14 gailendu ziren azpeitiarrak, Harri Loidi eta Jokin Sanchezen aurka. Nagusien partidua irabazi beharra dago derrigorrez eta lortuz gero, aukera haundia daukate sailkatzeko.
Astigartarrek hasieratik estutu behar dituzte azpeitiarrak. Zabala eta Goñik irabaztea zaila dute, baina hamar tantora hurbiltzea pauso haundia litzateke. Lizeaga anaiek bost tantotan edo gutxiagoan uzten badituzte aurkariak, aukerak asko igoko lirateke. Nagusiek aldiz, bai ala bai, irabazi beharra dute euren partidua.
Bi taldeak azken Herriartekoaren finalistak izan ziren eta azpeitiarrek errebantxa nahi dute. Partiduak zuzenean jarraitu nahi dituenak Mundarroko YouTube kanalean izango dute aukera, https://www.youtube.com/channel/UCSfjBLC-1Pfy-N8yHFg7ZEw estekan.
Goizuetako Umore Ona Txapelketaren finalerdian Deskarga eta Urdanpilleta
Goizuetan, gaur, Umore Ona Txapelketaren hiru finalerdi jokatuko dira eta neska nagusien beste bi partidu ere iragarrita daude. Hernaniko Deskarga eta Urdanpilleta, Gaztañaga eta Berozen aurka (kadeteetan) neurtuko dira. 17:30etan hasiko dira partiduak eta nesketan Zabaleta eta Escuderoren txanda izango da.