Bailarako udalekin hitzarmenak berritu ditu Kronikak, 2021erako ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 00:00

Azkeneko hilabeteotan sinatu ditu Astigarragako, Ereñotzuko eta Goizuetako udalekin, hitzarmen bidezko dirulaguntzak jasotzeko aurten ere.

Aurreko urteotan bezala, lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Kronikak, bailarako udalekin, hitzarmen bidezko dirulaguntzak jasotzeko. Azkeneko hilabeteotan, zehazki, hiru udalekin sinatu ditu hitzarmenak.

Astigarragako Udalak haunditu egin du Kronikari ematen dion dirulaguntza, eta 30.000 eu­rokoa izango da 2021erako, joan den urtean baino 5.000 euro gehiago. Ereñotzuko Auzo Udalak, bere aldetik, 3.000 euro­ko di­rulaguntza emango dio Kronikari, aurreko urteotan bezala. Eta Goizuetako Udalak ere mantendu egin du dirulaguntza: 500 eurokoa izango da.

Hernaniko Udalak ere, dagoeneko ebatzi du aurten Kronikari emango dion dirulaguntza, 65.000 eurokoa, aurreko urteotako berbera. Eta Aranoko Udalarena bakarrik falta da ebazteko; joan den urtean, 250 euroko dirulaguntza eman zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!