Mikel Fernandez Arregik gozatu ahal izango du aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibalaz, Irisarrin (Behe Nafarroa). Izan ere, berari tokatu zaio Kronikak zozketatu duen sarrera, Doberako bazkide eta Kronikalarien artean.
Uztailaren 2tik 4ra izango da festibala, eta dagoeneko konfirmatuta daude sona haundiko hainbat talde eta musikari: Zea Mays, Ruper Ordorika, Potato edota Chill Mafia. Sarrerak salgai daude, 46,5 euroan, www.ehz.eus webgunean.