Covid-19aren kontrako txertoa jasotzeko hitzordua dauka gaur, Leitzako kiroldegian, aranoar eta goizuetar talde haundi batek. Izan ere, 40 eta 59 urtekoei jarriko diete, egun berean.
40-49 urte bitarteko herritarren kasuan, aurreneko dosia izanen da gaur jasoko dutena, eta Nafarroako Gobernutik deitu diete, hitzordua emateko.
Aldiz, 50-59 urtekoek gaur bukatuko dute txertaketa prozesua, bigarren dosia jasoko baitute. Maiatzaren 25ean jarri zieten aurrenekoa, eta egun hartako ordu berean izanen dute hitzordua gaurkoan, bigarren dosi hori jasotzeko. Edonola ere, igandean gogorarazi ziteen hitzordua, mugikorrera mezua bidalita.
60 urtetik gorakoen txertaketa dagoeneko bukatuta, beste 20 urteko adin tarte bat ere laster izanen da txertatuta, Aranon eta Goizuetan.