Mundarroko neskek denboraldi ederra osatu dute aurtengo denboraldian, baina ezin izan zuten borobildu Bigarren Mailako txapelarekin. Finalean 75-51 galdu zuten Zarautzen kontra Antonianosen larunbatean jokatu zen partiduan.
Aukera gutxi izan zuten zarauztarrei aurre egiteko. Lehenengo laurdenetik nagusi izan ziren etxekoak eta 19-12ko partzialarekin aurretik jarri ziren. Bigarren laurdenean aldeak gora egin zuen eta atsedenaldira hamar puntuko desabantailarekin iritsi ziren astigartarrak, 32-22. Partidua ez zegoen erabakita, baina zaila zen markagailua iraultzea. Hirugarren laurdena izan zen erabakiorra. 23-11ko partzialarekin nagusitu ziren zarauztarrak eta 55-33ko markagailuarekin sartu ziren azken laurdenean. Hemen ere Zarautz hobea izan zen, 20-18.
Garaipenarekin denboraldia amaitu dutenak Mundarroko mutil jubenilak izan dira. 59-53 irabazi zuten Mondragon Unibertsitatearen kontra eta Hernanik berriz 52-30 galdu zuten azkenengo partidua.