Hernanialdeko AEK-ko aurrematrikula zabalik, ekainaren 25era arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 00:00

Astigarragako eta Hernaniko AEKn datorren ikasturterako izena emateko aukera dago. Euskaltegian, telefonoz, edo emailez egin daiteke. 

Datorren ikasturteari begira, Hernanialdeko AEK-k aurrematrikula kanpaina abiarazi du ekainaren 25era arte. Horretarako, hainbat bide zehaztu dituzte. Astigarragako euskaltegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara bitartean egin daiteke, AEKn bertan; bestela, ordutegi horretatik kanpo, astigarraga@aek.eus helbidera idatzita edota 607 610 687 telefonora deituta egin daiteke.
Hernaniko AEKn izena emateko, asteartetan edo ostegunetan euskaltegira bertaratu daiteke 09:00etatik 13:00etara; astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan, berriz, 16:30etatik 18:00etara bitartean. Horrez gain, hernani@aek.eus edo 607 592 684 telefora deituta ere egin daiteke aurreinskripzioa.

Aurreratu dutenez, epe honetan izena emanez gero, aurtengo prezioa mantenduko da eta %5eko deskontua gehituko da. Horrez gain, 4 epetan ordaintzeko aukera ere izango da. Gainera, ikasleek lehentasuna izango dute taldeak eratzerakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!