Txertaketa etzi, Leitzan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 13a, 00:00

Txertaketa izanen da etzi, Leitzako kiroldegian. Aranoarrek eta goizuetarrek horretarako hitzordua dute: 40 eta 49 urte bitartekoek lehenengo dosia jasoko dute; 50 eta 59 urte bitartekoek, berriz, bigarrena. Lehenengo dosia jasoko dutenen kasuan, hitzordua Nafarroako Gobernuak eman die, dei baten bidez. Bigarren dosia jasoko dutenek, aldiz, sms bat jaso dute, hitzordua gogorarazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!