Asteartean txertatu egingo dira Leitzako kiroldegian 40-49 eta 50-59 adinekoak

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 12a, 00:00

Asteartean, ekainak 15ean, Leitzako kiroldegian COVID-19aren aurkako txertoak jarriko dira. 40-49 urte bitartekoek lehenengo dosia hartuko dute eta 50-59 urte bitartekoek bigarren dosia. Hitzordua emateko Nafarroako Gobernutik deituko diete 40-49 urtekoei eta SMS bat bidaliko zaie, lehendabiziko hitzorduko ordua gogoraraziz, 50-59 adin tartekoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!